Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia
Conductor/a
Aiestaran, Iñigo
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Lizaso, Joxe
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek senar-emazteak zerate, Lizaso senarra eta Agirre emaztea. Zuen etxean orain arte erosketak andreak egin izan ditu baina gaur senarra eskuan poltsa handi bat duela sartu da sukaldean eta halaxe esan dio emazteari: "Denda berri bat zabaldu dute Azkoitian eta hara zer ekarri dizudan: esne litroa 65 pezetan, olio litroa 370ean, jogurtak 19na pezetan eta komuneko papera bost duroan.

Descripción

Melodia
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Lizaso:
Uste't balio izan duala
Azkoitira etortiak;
hor nabaitu det denda berri bat,
zabalik zeuzkan atiak.
Oraindik, noski, ez zun jakingo
nere andretxo maitiak.
Esango dizut nun saltzen diran
gauza onak ta merkiak.
J.Agirre:
Eromen baten etorri zait gaur
nere senartxo kaikua,
pentsatzen zuen eingo duela
bere andreakikua,
ta komuneko papel hori ere
degu alperrikekua;
gezurra besteik ez du jartzen da
nahiko da periodikua.
J.Lizaso:
Andre kuttuna papertxo horri
utzia'iozu pakian,
oso pozikan erosi det nik
Azkoitiara joatian,
zikina ere ez baita ona
nahiz da halako tokian,
holako batzuk falta egite'ute
garoa jaio artian.
J.Agirre:
Olioa're merkea dala
iritsi da esatera,
baina gauz merkeik ez da juaten
gauza ona izatera.
Horrek ez ditu asko zikinduko
zartaia eta platera,
ixarrik ere ez du izaten da
hortik kontuak atera.
J.Lizaso:
Andrea ez zala pozik izango
aurrez ere banekian,
horregatikan nere aurka oin
ari baita jotakian.
Bisita ederrak egiten ditu
honek noizeak behinian,
Donostira joan nahi izaten du
Mamutaren aitzakian.
J.Agirre:
Nik tranpa asko ez dut egiten
da egin zaidazu mesede,
baina gaurkoan gauza onikan
ez dezu ekarri ezere;
esnea ere benetan mehea,
ia zan udaren pare,
horrek ez gaitu asko bizkortuko
leheno motelak bagaude.