Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Dozenatxo bat bertso nahi nituzke jarri [Bertsoa] / Txirrita

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Txirrita

Descripción

Título
Dozenatxo bat bertso nahi nituzke jarri
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriyak Txirrita'k jarriyak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Dozenatxo bat bertso nai nituzke jarri
Melodia
Neskazahar bat tentatzen
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Bertso-papera

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Imprenta / Editorial
Macazaga

Dozenatxo bat bertso nahi nituzke jarri [Bertsoa] / Txirrita

Lugar:  Errenteria Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Dozenatxo bat bertso
nai nituzke jarri
jayetan kantatzeko
entretenigarri,
nere publikatzia
izango da zarri
alabanatzak emanaz
zenbait neska zarri

Neska zar bat tentatzen
asi naiz lenduan
izan ere alako
pollita zeguan;
umill eta seriyo
itz egin genduan
baño gusto guziyak
ez dira munduan

Izketan asi giñan
biyak goxo goxo,
ezkontzeko mandatu
egin diyot atzo:
leyotikan ujuka
ama ta bi atso;
-- Ez dek arrapatuko
uste bezin mantso

Ama preparatu zait
asarrez betia,
lenbiziko ujuba:
-- ¿Zenbat dek dotia?
ainbeste kostatako
alaba maitia
lastima izango dek
iri ematia

-- Nere fameliyari
errespetoz eldu,
inozente daudenak
ez ditezen galdu,
diru truka alaba
nai zenduke saldu,
¿lenago gustokorik
ez altzayo azaldu?

-- Nere jakinduriya
ari da azetzen
errex dala uste du
zenbaitek eskontzen;
promesa on bat egin da
ezpazeza ontzen
lanak izango dira
zurekin konpontzen

Ez dezu sinistu nai
egiya esandare,
zintzua nai genduke
pobria izandare,
¿gure baztarrak baño
obiak nun dare
alabari sasoya
poxka bat juandare?

-- Bere alabarentzat
orrenbeste fama
nik ez det sinistatzen,
aiziak darama,
zure baztarrian nik
egitia lana,
izan liteke baña
ez det uste ama

-- ¿Ez aldala uste dek
orren errespuestik?
atarramendu onik
mutill zarrak ez dik,
nere alabak ez dauka
ezkontzeko keskik
i ez bezelakua
nai ezta dakazkik

-- Itz bat esan biar det
nere borondatez,
ez banau iñork lotzen
grilluz edo katez,
ezkontzeko ideak
banituan ustez,
ardua maitatzen det
andriaren partez

-- Mutill malizioso
deabruz betia
ez dizut zabalduko
geyago atia,
beñere etzaitut izandu
biotzez maitia,
ni gandik libre zera
or konpon zaitia

Orra amabi bertso
oraingo berriyak
bere andregayari
Txirritak jarriyak,
emandizkit desgusto
ikaragarriyak;
negar egin lezake
nigatik arriyak

Dozenatxo bat bertso nahi nituzke jarri [Bertsoa] / Txirrita

Lugar:  Errenteria Dokumentu-mota:  Bertso-papera 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000333.tif

xdz5_btx_000333.tif

Documento