Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Gazte hiltzerat dohana [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Elizanburu, Joan Batista

Descripción

Título
Gazte hiltzerat dohana
Dokumentuan jasotako izenburua
Gazte hilzera dohana
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hogoigarren urthera hari naiz hurbiltzen
Firma
Harlouchi
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Copia

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Atala
Azala
Volumen / Año
5
Número
33
Páginas
1
Fecha de publicación / impresión
1897-04-17

Gazte hiltzerat dohana [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-04-17 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogoigarren urthera hari naiz hurbilzen,
Eta nere oinetan tomba dut ikhusten
Ni zertako mundura ethorria nintzen
Ondikoz! ez sortzea neretsat hobe zen.

Sekulan zoriona zer den yakin gabe
Hainitz dut nik lurrean izan atsekabe
Lore sortu orduko histu baten pare
Biziaren uztera guti naiz herabe.

Ez-ez enau izitzen ez ni herioak,
Laster khen dezadala bizia Yainkoak
Sehaskan galdu ditut nere burasoak
Zer diren eztut yakin etcheko gozak.

"Aita ama maiteak, zertako mundutik
Zerura guan zineten ni hemen utzirik
Ez dut nik mundu huntan izan sosegurik,
Ez baitut ezagutu amaren musurik."

Hamazazpi urthetan, zorigaitz dorpea!
Izar bat maitatu dut parerik gabea:
Aingeru bat zaiteken zeruko umea
Nere bihotz eritik juan darot bakea.

"Nahiz aingeru ona ez duzun sekulan
Munduan yakin zembat nik maite zintudan
uros zarenaz geroz Jaunaren onetan
Ez nezazula ahantz zure othoitzetan."

Anaya bat banuen haurra nintzelarik
Soldado juan zen eta nik ez dut berririk:
Aita amekin dela ez daite dudarik
Niri begira daude hirurak zerutik.

Ahituz banarama nere oinhazeak
Burhasoen aldera deitzen nau zortheak
Nork ditu arthatuko ait'amak maiteak
Zuen tomba gainean nik eman loreak.

Nere gorphutz flakoa lurrerat orduko
Nor othe da munduan nitaz orhoituko?
Nere ehortz lekhura nor da hurbilduko?
Lore berririk ez da neretzat sortuko.

Mendian ur chirripa harrien artean
Auhen eta nigarrez jausten da bidean
Izan nahi bailuke zelhai ederrean
Hala nere egunak badohatz lurrean.

Gazte hiltzerat dohana [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  1897-04-17 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000636.jpg

xdz5_btx_000636.jpg

Documento