Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Dama gazte bat adoratzeko... [Bertsoa] / Manuel Lujanbio "Txirrita"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Manuel "Txirrita"

Descripción

Título
Dama gazte bat adoratzeko...
Dokumentuan jasotako izenburua
Dama gazte bat adoratzeko...

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Txirrita (Jose Manuel Lujanbio Retegi) (1860-1936) (bizitza eta bertsoak) [Liburua]
Volumen / Año
Auspoa sail nagusia
Número
1
Páginas
320 or.
Imprenta / Editorial
Sendoa

Dama gazte bat adoratzeko... [Bertsoa] / Manuel Lujanbio "Txirrita"

Argitalpenaren izenburua:  Txirrita (Jose Manuel Lujanbio Retegi) (1860-1936) (bizitza eta bertsoak) [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Dama gazte bat adoratzeko
artutzen dut enpeñua,
gusto duenak ikasi betza,
bertsuak jartzera nua;
ustez seguro iduki eta
eman det desengañua,
toki onean enpleatu dut
lenbiziko kariñua!
2
Oren batean uste ez nuela
begietara sortu zen,
fortuna on bat datorrelakotz
nere bihotza poztu zen;
aren orduko arrazoinekin
sekulan etzait anztutzen:
«Txit gustatua nago ni zutaz,
etzera konformatutzen?»
3
Gañera berriz bertze gauza bat:
eskojitzeko oihala,
esposatzeko trajia ere
berak egingo zidala;
ofizioa zigarrerian
leihorrean zeraukala,
ni langillia izanez geroz
aise biziko giñala.
4
Errespuesta eman nioen
berak merezi bezala:
zer gisetako galaia nitzen
len ere bazakiela;
lana egiten kostunbratua
ttiki ta gazte nitzela,
ez mundu huntan zenbeit bezala
tunantea ta alferra.
5
Kasu ttiki bat dela medio
izandu degu mudantza,
tranpa aundiko sarearekin
egin nai zuen arrantza;
kaballero aundi orienganik
dirua zuen esperantza,
ni ondotikan postizutako
tontua izan banintza.
6
Azkenerako errematia
nobiuaren despedira,
mundu guzian zabaldu diten
orai inprimatu dira;
Bilbao'tikan etorria zen
Donostia'ko hirira,
jendiak farra egingo luke
jarriz geroztik begira,
bortz zentimotan nai tuenak hartu
komedia politak dira.