Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Soldadoac [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa

Descripción

Título
Soldadoac
Dokumentuan jasotako izenburua
Soldadoac
Bertso kopurua
7
Bertso dokumentu mota
Eskuizkribua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Copia

Soldadoac [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Zenbait bertsu berrien noa kantatzera
Zuer esplikatzeko soldado manera
Bi urte badu orain esklabo girela
Laster killari esker hemendik atera
Leku triste huntarik joan gaiten etxera

2
Narbonako hirian gertatzen naiz aurten
Kanpo ederragorik ez dakit badaiken
Kasernako bizia ikasi dut zer den
Hitz laburrez dautzuet hoi esplikaturen
Euskal Herrian orok konpreni dezaten

3
Alegrantzia ainitz etxe gotor huntan
Iratzartu orduko soinua da bortan
Klairona hasten zaiku kanpotik turrutan
Jeiki gaitezen eta eman oro plantan
Apelerat joaiteko beraz denak betan

4
Jeiki'ta hasten gira kafetik edaten
Sukrea nik ez dakit non eman dakoten
Gustu poxirik ere ez diot kausitzen
Galzerdi zenbaitetan egin ote duten
Koloreak ez nau ni hanbat agradatzen

5
Kafearen ondotik huna kazekruta
Ogi idor hortarik nork dezake jasta
Ez baginu ukaiten doi bat xokoleta
Presa bat hiruentzat badugu non josta
Ixtanbat egon daike hola askaleta

6
Apelean han zira garde à vous emana
Axuanta heldu da ixtante zu gana
Muztaxak bihurrian ilunik bekaina
Lista eskuan dauka gizon guziena
Preso altxa lezake han present ez dena

7
Betidanik izan naiz gazte eta zoro
Hogoi urte bete'ta joan nintzen soldado
Ikus eta ikasi ditut gauza frango
Armadan ibiltzea on baizik ez dago
Han ez duke kausitzen laguna arraro.

Soldadoac [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000224.TIF
xdz5_btx_000225.TIF

xdz5_btx_000224.TIF

Documento