Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Arbil [Bertsoa] / Jokin Lasa
Arbil [Bertsoa] / Jokin Lasa
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Arbil mendi gainetik
Jarri naiz begira
Ez da nolanahikoa
Duen ikusmira
Leku ikusgarriak
Oraindik badira
Ez dago joan beharrik
Oso urrutira
2
Esango dut hemendik
ikusten dudana
begirada batean
mendia da dana
nor den nor ezagutzen
hartu dut gaur lana
izendatuko ditut
denak banan bana
3
Hasi Arnotik eta
ondoan Garailutz,
Gaintxipixa, Otarre,
Lizarreta, Andutz
Hegan baneki eta
Haizeak egin putz
Aidean joan ninteke
Batetik besteruntz
4
Mendia da basoa,
Basoa da zura
Itsasoan gainezka
Dago berriz ura
Zer da bada bestela
Han ia eskura
Amaiera gabeko
Zelai urdin hura?
5
Lasturko baserrien
Teilatu gorriak
Antzeman ditu nire
Ikusmen urriak
Zezen beltzek iduri
Dute inurriak
Urrunetik ez dira
Hain beldurgarriak
6
Jakin nahi duenak
Non dagoen Arbil
Betor Lastur aldera,
Itziartik hurbil
Gaintxo bat baino ez da
Apal eta umil
Gutxiesten duena
Okertuta dabil