Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1900-00-00 Senpere Plaza librea [Bertsoa] / Jean Halsouet "Gamix", Matxin Irabola "Senpereko Matxin"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1900-00-00 Senpere Plaza librea
Bertsolaris / Autores
Halsouet, Jean "Gamix"
Irabola, Matxin "Senpereko Matxin" (1879-1935)
Ejercicio
Binaka gai-librean

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Senpereko Mattin Bertsularia (1879-1935) [Liburuxka]

1900-00-00 Senpere Plaza librea [Bertsoa] / Jean Halsouet "Gamix", Matxin Irabola "Senpereko Matxin"

Dokumentu-mota:  Liburuxka  Argitalpenaren izenburua:  Senpereko Mattin Bertsularia (1879-1935) [Liburuxka]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Senpereko bestetan, partida bururatu orduko, har'hesiaren gainean xutik, bi gizon eman ziren kantu errepiketan: Ganix eta Matxin persuka. Eta, berehala jendea trumilka bildu zitzaioten aldera, loria bat begietan.

Jaun merak hitz bat gora gora erranik, kapelua eskuan, boz goxo batean, jadanik hasia zen Ganix:

Jaunak, hean guziak gure aditzera,
Eskualdunak koblaka hemen entzutera...
Jaun Merak hola nahiz, noa erraitera
Arnoa baino hobe nola zautan Ura.

MATXINEK
Badut uste gaur Ganix ai den jostetaka,
Arnoa baino hobe einez ur-barrika;
Hameko aldiz Ganix Matxinek badauka
Senperen ikusirik arnoan itoka

GANIXEK
Baditake arnoa dautazun ikusi
Jaunak egin gauzarik ez baitzaut itsusi;
Bainan gauza bat, Matxin, zuk behar onetsi
Bataioko uretan ginela ikuzi.

MATXINEK
Bataioan, hala da, ura baliatu,
Baliatzen oraino, Jaunak nahi baitu...
Bainan, Gorputz Sainduan, hark ura baztertu,
Eta kalitz barnerat arnoa hedatu.

GANIXEK
Jainko horrek munduan lurrak egin ditu,
Ibar zelaiak ere non nahi moldatu,
Ahutaraka aldiz mendiak altxatu...
Hiru aldiz gehiago urak tu largatu.

MATXINEK
Ur sobera edanik, uhalde handian,
Ito ziren jendeak mundu zabalean;
Noe zen bakarrikan salbatu untzian...
Aiena landatzeko bere mahastian.

GANIXEK
Oxala behin ere ezpalu landatu!
Lehen lehen aldian, bera zen moxkortu;
Bere haurretarik bat aitaz zen trufatu,
Aitak harek baitzuen han madarikatu.

MATXINEK
Emagun soberako'ta jakin gabean,
Noek edan zuela egarri batean;
Bainan, negurriz norbeit jokatzen denean,
Deus hoberik ote da lur hunen gainean?

GANIXEK
Arnoarekin ez da saldarik moldatzen,
Ez eta boketarik sekulan xuritzen;
Arnoarekin ez da errota ibiltzen,
Ez eta portuetan untzirikan sartzen.

MATXINEK
Saldaren ondotikan ura edanazu...
Indar guttiren jabe izanen zira zu,
Boketarik sekulan eginen ez duzu,
Untziak portuetan galduren ditutzu.

GANIXEK
Arno higuin hortarik gizonen-hiltzeak,
Erreka zola jorik, etxeen galtzeak,
Aharra gaixtoenak, gal-bide guziak,
Emazte-haur gaixoen nigarrez-hartzeak.

MATXINEK
Arnoak egin mina arnoak sendatzen,
Zure emazte hoier nigarrak xukatzen...
Gaixto egarrituak du gizona hiltzen,
Gizon moxkorra aldiz kantaz duzu artzen.

GANIXEK
Ez duzu ukaturen, idorte hantitan
Uria goxo dela gure alhorretan;
Urik gabe ez laite deusik mahastitan;
Ura galdegin beraz, zuhauren onetan!

MATXINEK
Urik aski bederen zauku ateratzen,
Hilabete osoak ezpaitzau atertzen!
Uriak ez bezala iguzkiak ontzen...
Dena ure arnoa baitauku ezartzen.

GANIXEK
Erranen duzu ere, arnoak eria
Laster pixkorturikan duela zarria...
Urean'ta arnoan, behar negurria...
Ez ote zautzu hori gauza ageria?

MATXINEK
Eskuak beraz, Ganix, gu biek elgarri!
Aitormen'man dezagun Jainko handiari!
Zuk ura arnoari, arnoa nik urari,
Eta biek elgarren osagarriari!..."

J. BARBIER
"Piarres" Liburutik

1900-00-00 Senpere Plaza librea [Bertsoa] / Jean Halsouet "Gamix", Matxin Irabola "Senpereko Matxin"

Dokumentu-mota:  Liburuxka  Argitalpenaren izenburua:  Senpereko Mattin Bertsularia (1879-1935) [Liburuxka]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000229.TIF
xdz5_btx_000230.TIF

xdz5_btx_000229.TIF

Documento