Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Errail gaineko bidaia [Bertsoa] / Peio Arondo

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Arondo, Peio

Descripción

Título
Errail gaineko bidaia
Dokumentuan jasotako izenburua
Errail gaineko bidaia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Tren geltokira hurreratu galtzeko asmoarekin
Melodía (txt)
Dena ez denean ezer
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Volumen / Año
32
Número
209
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2012-02-29

Errail gaineko bidaia [Bertsoa] / Peio Arondo

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-02-29 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tren geltokira hurreratu
galtzeko asmoarekin
bide berri bati ekin
eta parajez aldatu;
baina dena ez da bukatu
trenen bat galtzeagatik,
jarraitu behar da bidetik
pauso onez eta baikor,
beti beste bat baitator
galdutakoaren atzetik.

Kea utziz doa trena
igarotako bidean;
oskarbi dago aurrean
etorriko den eszena,
baina ilundu da dena
galdu den trenak hain laster
botatako keari esker
(e)ta kearekin batera
dator hurrengo galdera:
"eta galdu ez banu, zer?"

Nahiz (e)ta bidaia igaro
irensten sua (e)ta kea,
ez dago urrun atea
eta atetik harago
ia dena berdin dago;
denak egin du eztanda
eta aldaketa non da?
Iheserako aukera gutxi,
atzean ezin da ezer utzi
errail gainean joanda.