Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Hemen dira inauteriak [Bertsoa] / Alazne Untxalo
Hemen dira inauteriak [Bertsoa] / Alazne Untxalo
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-01-26
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urtarrilak hogeitamar
eta hogeita hameka
jarri dezagun arreta
datak hurbil daude eta!
handik te hemendik bildu
trapu zahar eta kareta
ganbaran joare, larru...
guztiak bertan gordeta,
atera beharko dira,
nahiz egon hautsez beteta
ta joare parearen
soinuarekin kolpeka
kolorez jantziko dira
Ittun, Aurtitz ta Zubieta!!
Aretxia hil ta gero
hortikan zer jana bada,
ortzegunin puxkak bildu
ta afaltzeko parada,
larunbat eta igandez
bestan irri ta algara.
Joaldunekin batera
gu mozorrotuko gara,
astelehenean Ittunan
astirtin Zubietara
astizkenin ere besta
lamtin kontun eguna da
parranda giroz alaitsu
zazpi egun zazpi gaba!