Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Autoterapia [Bertsoa] / Izar Mendiguren
Autoterapia [Bertsoa] / Izar Mendiguren
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-05-20
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Ispiluaren aurrean
zenbat kilo, zenbat grasa!
Nahiz ta gimnasiotik pasa
nabil argaldu ezinean.
Konplexuak barrenean
gure azal ta hezurra,
gizartearen gezurra.
Ispiluan nago adi
naizena ikusteari
kenduko diot beldurra!
II
Nire bularrei begira
lotsa dut sujetadore,
askatuko banu hobe
zerk estutzen nau, zerk tira...
Nireak handi balira
ez nintzateke arrotza,
moda ez balitz zorrotza
ahaz ditzagun titiak,
ez du inporta neurriak
handia bada bihotza.
III
Begira horko mutilak
ze itxura, ze gomina...
neskak gona motz urdina
sutan jartzeko zakilak...
ez al gara inutillak?
Ligatzeko mozorrotzen,
klaserako normal janzten,
kritikatuz hona, hara
gu guztioak ez al gara
egunero makillatzen?
IV
Gizontasuna esklabo,
sentimenduak nahi isil,
negar egin baino lehen hil,
zerbait gu itotzen dago!
Gaur inoiz baino gehiago
emakume zein gizona,
malkoa beti da ona.
Negar gabeko irria
beti da negargarria
hori ez da zoriona!
V
Estekikak garrantzia
du ezerk baino gehiago,
neska bat baldin badago
besapea ilez utzia,
denentzat da itsusia...
Kritikatu aurretik bela
uler dezagun horrela,
ez bibote ez ingleak.
Kendu beharreko ileak
mingainekoak direla!
VI
Konplexuak hain konplexu
errez da ez konplikatu:
lotsak hautsi ta askatu!
Egin irri, eman musu...
ederra zarelako zu
begira ispiluari,
eta oihukatu garbi:
“Nahiz zaila dela, badakit
ez dut beldur ez lotsarik
naizena izateari!”