Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2011-05-13 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Etxeberria "Ministro", Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2011-05-13 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Etxeberria "Ministro", Aitor Mendiluze
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ministro:
Maisu izatea da
benetan gogorra
nahiz batzutan guk bertan
bilatu altxorra
galdera bat badaukat
Aitor entzun horra:
nola definitzen da
bertsolai lehorra?
A. Mendiluze:
Definizio hori
nola eman zuzena
jakin arren ni horren
jakitun naizena?
Lehorra da nahiz bota
bertsorik onena
ez parra ta ez negarra
sortzen ez duena.
Ministro:
Ta hasten naiz sarritan
ikasleei kontatzen
nola hasi behar den
ondo errimatzen
pe ge erre erre ta d
bodegara behartzen
ta denak hasten zaizkit
zerbeza eskatzen.
A. Mendiluze:
Errima erakusteko
kontseju bat tira:
soinu berdintasuna
izatez hori da
ez beitzeko letrara
baizik belarrira
ta nahasten direnean
belarritik tira.
Ministro:
Gero jarraitutzen det
ozen gogotikan
abestu behar dela
bakoitzak beretikan
ta erantzuten didate
denak albotikan:
“Nola abesten da ba
besteenetikan?”.
A. Mendiluze:
“Norberetikan egin
behar du jarduna”
hori da guk askotan
esaten deguna
baina haurrentzat igual
gehitxo da laguna
ta esan kantatzeko
bakoitzak ahal duna.
Ministro:
Ta gero jarraitzen det
“Errespeto peto”
esanez “Eduki alkarri
hainbat errespeto”
ta eunduko dilema
eiten da tarteko
nola esan kantatzeko
ta isilik eoteko?
A. Mendiluze:
Hori nola azaldu
kontsejua hara:
lehenbizi inguratu
bertso lanetara
ta esan ez ekartzeko
mingainan puntara
isiltasuna baino
hobea ez bada.