Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-07-14 Alegia Jaialdia
Conductor/a
Irazustabarrena, Felix
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bakarkako gai bat jarriko diot, baina froga bat ere bai. Nik behintzat askotan pentsatu izan dut bakarkako gai bat jarri bertsolari bati, eta minutu batean zer gaitasun izan dezakeen honelako pertsona batek istorio bat asmatzeko, arrazoiak pentsatzeko, eta zer egingo ote lukeen bost edo hamar minutu izango balitu horretarako. Bada horixe egingo dugu. Nik gaia jarriko diot Andoniri, eta ez diot eskatuko orain erantzuteko; bost edo hamar minuturen buruan erantzun beharko du. Hauxe da gaia: Gaur arratsaldean ekaitzak jo du, eta euri zaparrada ikaragarria bota du. Andoni, plastikozko poltsa bat hartu eta karakola bila atera da ilunabarrean; eta karakola onenak, handienak, kanposantuko hormetan egoten direla eta, hara joan da. Nahiko beldur, nahiko kezka badu, baina hara joan da. Eta han dabilela, kanposantu barruan, telefono dei bat entzun du.
Gaiari oharrak
Kanpora irten da zigarro bat erretzera, eta mintu batzuen buruan itzuli da oholtzara.

Descripción

Melodia
Larogeita hamar urte
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arratsaldeko lauetan
ze ekaitz ta ze eurite!
Karakola biltzaileek
hori ez dute ez kalte.
Kanposantura hurbiltzen
ederki asko dakite.
Belarriak bete zaizkit
saskia nahi nuen bete. (bis)
Heriotzaren ahotsa
iruditu baitzait fuerte
“Egaña zuk ez daukazu
espero adina suerte”.
Esan diot “Prorroga eman
bost, sei, hamar, hogei urte.
Herio zure aurrean
karakol izan nahi nuke”. (bis)

Hauxe da soinu raroa
ez kaset ta ez irrati
segi egin nahi nioke
horrelako soinu bati.
Hain nengoen ikaraz ta
hain nengoen ni beldurti
Lazkao Txiki entzun dut
ta hori inork ez daki.
Erritan hasi ez zait ba
gogorki eta setati!
Esan dit “Potruak moztu
ia hobe dek zenbaiti.
Gaur egun bertsolariak
joan zerate urruti
garai baten bapatean
jarduten ginduan beti”. (1) (bis)

Bila segi det aurrera
dardara nula eskutan
Lazkao Txikin ahotsa
amets huts baita batzutan.
Ez ez zen Lazkao Txiki
horretxek jarri nau sutan
“Soinu hori nundik dator?”
ni neu nenbilen disputan. (bis)
Hilerria miatu det
majina bat esparrutan!
Lore koroien atzean
ta panteoien barrutan.
Oinez nenbilela hantxe
panteoi arteko rutan
jabeak topatu ditut:
pareja bat zen larrutan. (bis)

(1) Lazkao Txikiren ahotsa imitatuz kantatu du kakotx artekoa.