Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-11-18 Orozko Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-11-18 Orozko Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-11-18 Orozko Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Rajoy beraz ez dugu
gero berriketa
horrek gaindituko du
bere azterketa.
Olentzero dirudi
zelan ez komenta!
Baina ez dakar ikatzik
zakuan gordeta
meatzak’e krisian
omen daude eta. (bis)

U. Iturriaga:
Indarrik ba ete deuko
zakuai eusteko?
Ez nago prest ni behintzat
hari sinesteko.
Gogoa igual baina
gairik ez ez deuko
etorten bada eta
nahiz zakua lepo
gu hemen ez gagoz prest
hari erosteko. (bis)

J. Maia:
Haurrek ezin ulertu
gure mundu dena
ulertezina dela
hori da problema.
Guk badegu bildur bat
bildur haundiena
guretzako mamuak
Euribor du izena
lo egin nahi duzunean
beti agertzen dena. (bis)

U. Iturriaga:
Ez da Sacamantecas
Euribor akabo!
Baina ez jaku egiten
ja horren arraro.
Lo hartzear zauzela
agertzen da klaro
baina hori ez da txarra
askoz be txarrago
itxartzen zarenean
be beti hor dago. (bis)

J. Maia:
Segi gauzak azaltzen
umeei antzera
hainbeste beldur dabiltz
guztiak batera
bada etxe itsusi bat
normala ote da?
INEM izena dauka
izuaren bera
behin sartzen zarenean
ja ezin da atera. (bis)

U. Iturriaga:
Ta alperrik hasiko
zara zu korrika
INEMen beti dagoz
ateak itxita
UGTko tipoa
dabil garrasika
zuk alperrik oihuka
“Eskatu dot zita”
kanpoan da Europa
barruan Afrika. (bis)