Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uranga:
Orain zaharrak gera
orduan nerabe
gazterik egin ginen
soldataren jabe.
Mundua osasunez
egon arren grabe
aurrera egin ezazu
lorik hartu gabe
enpresa hil da baina
gu bizirik gaude.
I. Gurrutxaga:
Jokin ez nazazula
aurretik epaitu
sufritzen dunak bere
arrazoia baitu.
Ba bai enpresa hil da
ni ez naiz alaitu
nahiz nik ere nahi nukeen
aurrera jarraitu
hirurogei urtekin
nork hartuko gaitu?
J. Uranga:
Beti ez dira txarrak
hirurogei urte
oraindik badaukagu
nahikoa bertute
ta nik behintzat aurrera
jotzea nahi nuke.
Lur jota geratzea
berri txarren truke
zure seme-alabek
zer esango dute?
I. Gurrutxaga:
Alaba bat ikasten
zenbat jira buelta!
Ta seme bat paroan
etxean gordeta.
Kontua beltz daukagu
ta ez egin iseka!
Zer pentsatuko dute
kauen la puñeta
haiek gero hoberik
ez daukate eta!
J. Uranga:
Bai ikusi behar dute
aitak zer egin dun
gauz gogorren artean
ez da izan bigun.
Lehen mila greba eginez
sarri gera jardun
borrokan bizitzea
tokatu zitzaigun
ba azken arnasera arte
borroka dezagun!
I. Gurrutxaga:
Borrokarako oraindik
sasoia izan hik
nik neurekiko nion
"Hireak egin dik!"
baina esperantzarik
badaukat oraindik
nahi duzunean berriz
pasatu hemendik
zukin hitz egiteak
mesede egiten dit.