Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Baztandarren Biltzarra [Bertsoa] / Kotte Plaza
Baztandarren Biltzarra [Bertsoa] / Kotte Plaza
Nombre de la estrofa:
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-07-12
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Santioak heldu aurretik dugun
egun haundia gogora
ze, baztandarren biltzarra baino
besta hobeik al dago ba?
askok karrozan lana egiten
pasata zenbat denbora
ta beste batzuk azken orduan
ezin gehiago aztora.
Gona gainean jantzi mandarra
eta zapia lepora
galtza urdin, alkandora
zapinoa hankan gora
parrandarako gogoa hartu
ta goazen Elizondora
hogeitabian mundu guztia
baztandarra izango da.
Hamabost herri elkartu eta
denok batera disfruta
antolakuntzai eskerrak eman
beti guztia lotuta
urtero-urtero Elizondora
karroza pila helduta
mila mozorro, mila istori
bakoitzak bere burruka
umore ona eta algara
guztia zihurtatuta
musika, jana, zurruta
gero gaua ezin buka
egun haundia, ospakizuna
bailara ardatz hartuta
ta hala izaten segi dezala
Baztanek merexi du ta.