Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Katasorginari jarritako koplak [Bertsoa] / Aitzol Urain
Katasorginari jarritako koplak [Bertsoa] / Aitzol Urain
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-07-20
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gauez katu bihurtzen da
egunez andrea dena
horixe da Katasorgin
santanetan datorrena
Gauez etxeko lehioan
ai zeinen katu gaiztoa
etxeko ama beldurtuz
lagatzen du arrastoa
Lehiora hurbildu eta
andra bat beti lanean
ama hola egoten da
semea etxeratzean
Gau baten gizona jarri
eta jo zuen katua
goizez azaldu zelarik
non zegoen pekatua
Hankan harrapatu zuen
bidaliaz zaurituta
goizez andra agertu zan
ta besoa apurtuta
Istoria harturik
santanetan denokin
gauez katu izan eta
egunez, berriz, sorgin
Parrandan denok afana
inor ez degu makala
goizean buruko mina
Katasorginak bezala
Santanetan ibiliaz
gure buruaren jabe
goizean jaikiko gera
besorik apurtu gabe
Koplatan esandakoak
kontutan hartu ditzagun
aukera aparta da ta
gozatu egunez egun