Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Kontxako estropadak [Bertsoa] / Maialen Velarde

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Velarde, Maialen

Descripción

Dokumentuan jasotako izenburua
Kontxako estropadak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gorri, moretan, urdin, berdeetan argitan, ilunagotan...
Melodia
Gregario edo laguntzaile naiz
Nombre de la estrofa
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2335
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2012-09-09

Kontxako estropadak [Bertsoa] / Maialen Velarde

Nombre de la estrofa:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-09 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorri, moretan, urdin, berdeetan
argitan, ilunagotan...
kolore baten azpian zenbat,
amets beraren borrokan.
Bihotz TAUpTAdak arraun badira
Kantauriaren besotan
bat zutik, hamahiru tostan
herri bat haien zai kostan
Kontxa badator! Nahiz irakurri
lehendabiziko lerrotan
politena da ikusten dela
gure herriko leihotan.

Orain lau urte, erronka heldu
eta handitzen hasita
Kontxa helburu mutil ta neska
maila berean jarrita.
Biak olatu berean irrist
biak mareei segika
biak arraunak bustita
biak banderei eutsita.
Garaia, arrauna denak aldatuz
doazela ikusita
aspertu ginen moilan geratzen
gizonen zai eserita.

Liga testigu, indartsu dator
Kaikukoen marinela
neure mesede faborito da
zumaiar nesken batela.
Halere “Animo!” diotelako
datorrena datorrela
jakin jokoa horrela
jolas bihur daitekela.
Nahiz eta ohituraz esan “onenek
irabazi dezatela”
norbere herrian ospatu baietz
baldin balira bezela!