Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Hondartzako ajeak [Bertsoa] / Iker Gurrutxaga

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Gurrutxaga, Iker

Descripción

Dokumentuan jasotako izenburua
Hondartzako ajeak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Uztaila iritsi, toalla hartu ta bagoaz irrikitan.
Melodía (txt)
Norteko ferrokarrila
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
24
Número
321
Páginas
3
Fecha de publicación / impresión
2012-09-14

Hondartzako ajeak [Bertsoa] / Iker Gurrutxaga

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-14 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Uztaila iritsi, toalla hartu
ta bagoaz irrikitan.
Ai zeinen goxo egoten geran
plaian goizeko eguzkitan,
txiringitoan zerbeza hartuz
itsas-brisaren eztitan…
Baina aurten’e pasatu degu
uda erdia euritan.
2
Aste batzuez albo batera
lagatzen ditugu presak,
hala’re oporretan izaten
dira bestelako kexak.
Aurten ere harritu egin gaitu
hondartzako hondar ezak.
Gizakian kalteak konpontzen
ez dira izaten errezak.
3
Garbi dagoenez itsasoak
bere tokia egiten du,
Hobe genuen egindakoa
bi aldiz pentsa bagendu.
Batzuk diote putomuroa
beharko dutela kendu,
baina ondoko kirol portua,
nola nahi degu mantendu?
4
Gauzak ez ditugu ondo egin,
ta ez gaitezen engaina,
kantauriri ez diogu hartu
nahi bezain ondo tamaina.
nola ez degun errespetatu
berak merezi zun aina,
itsasoak orain itzuli du
guk emanaren ordaina.