Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Kode penal berria [Bertsoa] / Miren Amuriza
Kode penal berria [Bertsoa] / Miren Amuriza
Nombre de la estrofa:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-10-07
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gatazka baten legedia da
estatuen motorea,
zigortu eta zigortzaileen
bereizle paregabea.
Gizalegezko deritzogunak
izan ohi du ohorea,
edonorentzat gordea.
Euskal Herrian ordea,
epaituaren neurrira aldatuz
arauaren kolorea,
zigor kodeak ezkutatzen du
mendekuaren kodea.
Bizi osoa espetxe baten
sartuta pasa beharrak,
itzali egin litzake hala
dirauten ororen garrak.
Lege berriak saldu dituzte
baina dira kontu zaharrak;
gobernuen asmo txarrak,
ta mugak jarri beharrak.
Euskal presoen kondenak dira
paradoxiko samarrak,
krisialdian murrizketarik
izan ez duten bakarrak!
Baina Europa gobernuari
errepikatzen ari da,
Parot doktrina behar duela
lehen bait lehen erretira,
eta gaixorik dauden presoak
aske uzteko sikira.
Raxoik bizarrari tira,
Gallardonek mus partida...
Martxa honetan nahi duten dena
egiten ohituko dira.
Noiz zigortuko ote ditugu
eurak hormara begira?