Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

ETB analogikoan [Bertsoa] / Julio Soto

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Soto, Julio

Descripción

Título
ETB analogikoan
Dokumentuan jasotako izenburua
ETB analogikoan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Marca, Popular TV erretoreak prediku
Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2343
Páginas
25
Fecha de publicación / impresión
2012-11-04

ETB analogikoan [Bertsoa] / Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-04 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Marca, Popular TV
erretoreak prediku
Antena 3, Nitro, Neox
bat dela nork entenditu?
La tienda en casa baino
hobe ezer ez aditu
Intereconomiako
frankista jende aditu.
Erabakia ez zaigu
arraroa iruditu
Nafarroan LTD-k
hainbeste eskaintza ditu
nonbait ETB-rentzat ez
dela tokirik gelditu.

Pizten duzu telebista,
tapatzen duzu sabela,
analogikoan sartzen
zara, isilpean gela
eta konturatzen zara
ETB-3 falta dela.
Berdin du! Badakizu Clan
egun osoz dagoela.
Wert-ek duela bi aste
eskatu zuen bezela
haurrak espainolizatu
beharko liratekeela...
Nafarroan aspaldi da
horretan ari direla.

Diru laguntzarik ez da
iristen gureetara
eskualdetako euskal
komunikabideetara.
Ley del Vascuence-k egiten
du hiru puska izara
txarrena da ohitu egin
garela babes faltara!
Politikak aldatzeko
kapaz ez baldin bagara,
ahanzturaren, herioren
(nahiko luketen erara)
izango da gero eta
lagun hobea euskara. n