Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Hezkuntza Departamentura igorritako bertsoak [Bertsoa] / Erratzuko eskolako ikasle handiak
Hezkuntza Departamentura igorritako bertsoak [Bertsoa] / Erratzuko eskolako ikasle handiak
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-12-13
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hemendik harat ta handik honat
Gabiltza gure aixturrekin
Aspertu Xamar ta triste gaude
Akitu murrizketekin
Non dago gure diru guzia
Hemen gaude galderekin
Iribas ongi aditu zazu:
ez gaude ados zurekin!
Gero ta diru gutxiago ta
Akitu zaigu epea
Herriarena denez eskola
Ez zara gure jabea
Etorkizuna gurea denez
eginen dugu bidea
hezkuntza on bat jaso nahi dugu
badugu eskubidea.
Hementxe dago jende guzia
diru pixkaten beharrez
eta Iribas eskatzen dugu
murrizketa gehiago ez
batzuk kalean arnasestuka
etxerik gabe negarrez
ta bertze batzuk poltsa berotzen
bertzeen lanen bitartez.
Ikastetxeak ixten dituzu
ez zara gure jabea
materiala behar dugu guk
dirua ez da zurea
zu beti murrizketak eginez
akitu zaizu epea
zoaz eskoletatik kanpora
entzun zuk gure legea.