Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Duesoko espetxetik idatzitako bertsoak [Bertsoa] / Luis Rezola "Tximela"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Rezola, Luis "Tximela"

Descripción

Título
Duesoko espetxetik idatzitako bertsoak
Dokumentuan jasotako izenburua
Duesoko espetxetik idatzitako bertsoak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Astera noa kantuan kartzelaturik Duesoan
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Fecha de publicación / impresión
2008-07-16

Duesoko espetxetik idatzitako bertsoak [Bertsoa] / Luis Rezola "Tximela"

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2008-07-16 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Astera noa kantuan
kartzelaturik Duesoan,
honela ditut penak aztutzen
etxe giltzatuan.
Gordetzen badet buruan
ez da jakingo munduan
hogeitahiru urte ederrekin
gaur nola negoan.

Herrira zaudek eskatuk,
hala enteratu gaituk,
paperen batzuk, ikus dezaten
nola geran oituk.
Zentzuak ez bauzkak nekatuk,
ondo ipini pekatuk;
ez haiz gizona informe txarrak
bialtzen badituk.

Biok pekatu berdina,
euskeran alde, jakina;
horregatikan erderantzako
ez det hartzen mina.
Amak egin nindun fina,
berea dakarkit grina,
naiago nuke euskaltzaleok
sei milioi bagina.

Karta artu dek hemendikan,
hoiek gorde isilikan,
lenengo lagunek bilatzen badek
ez gorde hitzikan;
jana bialdu hortikan,
poztuko nauk gogotikan,
gure Jainkoak ez dik galazten
laguntasunikan.

Anketan zeuzkat gauz finak;
egurrezko espartzinak,
kristal puskekin eskuz neronek
pazientzin eginak;
paperezko galtzetinak,
kolorez zuri-urdinak,
eskerrak nere hankik ez dula
ikusten euriak.

Orma da zabala neurriz,
luzean lau metro berriz,
tartean-tarte, gau eta egun,
zaindariak dabiltz;
ate haundiak hamar giltz,
ezkur amets alfer gabiltz...
nahiago nuke enara beltza
bihurtuko banintz.