Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Ezetz asmatu [Bertsoa] / Igor Salsamendi

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Salsamendi, Igor

Descripción

Título
Ezetz asmatu
Dokumentuan jasotako izenburua
Ezetz asmatu
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
ez nekin zeri buruz idatzi dauka komodiñan antza.
Melodia
Esplikatzera noa kontuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
24
Número
329
Páginas
3
Fecha de publicación / impresión
2013-01-25

Ezetz asmatu [Bertsoa] / Igor Salsamendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-01-25 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
ez nekin zeri buruz idatzi
dauka komodiñan antza.
Gai bat daukat buruan ta hori
izango dugu ardatza.
une batez hiru bertso hauek
bihur daitezen jolasa,
asmatu egin beharko duzu
nire gai hau zertan datza.
2
azken aldian denon ahotan,
berria balitz bezala
epaitu egiten dugu gainez
ze gauza irrazionala!
lasai diogu txarra ote den,
sanoa edo petrala,
nahi duna egiteko aske da
ta horrela jarrai dezala.
3
Demagun gizonan esku dela;
hasteko denok erritan,
nola gizona beti dagoen
diruaren irrikitan.
Izango ziren gerra ugari
mundu guztiko herritan.
asmatu nahi badezu ze gai den
fijatu hizki larritan.