Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Abra malkotan [Bertsoa] / Aingeru Basterretxea "Zeru"
Abra malkotan [Bertsoa] / Aingeru Basterretxea "Zeru"
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-02-03
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
itsasoaren laztana.
Arrigunaga ta Ereaga
ezpain musu bana.
Punta Luzeroko sama
edonora eramana,
itsasadarra irenstearren
pausua emana.
Natura eszenario
bizitasunen garraio.
Bizitzan ura gure senari
biziki darraio.
Abra honen kalbario,
negar malkoa dario
eta Portuko agintzaritzai
bost axola zaio.
Ez al dago aukerarik?
Dragatzea ez besterik.
Atzera buelta ez pentsa gero
izango dugunik.
Besotik elkar harturik,
arnasa hartu, ez atzerik.
Entzun dezaten garrasi latza:
Geure Abra bizirik!