Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Oso gazte izan arren eman zazkigu aukerak, [Bertsoa] / Iratxe Oloizola
Oso gazte izan arren eman zazkigu aukerak, [Bertsoa] / Iratxe Oloizola
Dokumentu-mota:
Ordenadore dokumentua
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ane: Oso gazte izan arren
eman zazkigu aukerak,
ispilura begiratuz
topatzeko gora-beherak.
Neska zein mutila izan
aukeratzen du norberak;
lehen Jon eta orain Ane
lagunduko ahal dit zerak?
Niretzat mozorro dena
berarentzako soberak
gustoko dudan edo ez?
dira Anderren galderak
orain zeinen beldur naizen
ez daki mutil berberak
larru gorritan jarri nau,
zer ikusiko du berak?
Ander: Hamabost urtegaz jada
ez ditut galtzen aukerak,
sexura iristeko nik
badauzkat gora-beherak.
Mutil edo neska den
jakin behar du norberak,
islada aurrez dugula
lagunduko digu zerak.
Neskak arropaz aparte
bi kilo bere soberak,
ikutzen hasi naiz eta
egin dizkiot galderak …
Bat-batean ohartu naiz
garela ia berberak
nola jarraitu aurrera?
zer pentsatuko du berak?
Ane: Neskato edo mutila
biok dauzkagu aukerak,
sarritan aurkitu arren
gorputzetan gora-beherak.
Sexu organua ez du
erabakitzen norberak;
buru hausteak,negarrak …
ekarri zizkidan zerak.
Bakarrik ditut nabari
momentu horien soberak;
bagina ordez dudanak
sortu dizkio galderak …
Amodioak gainditu
behar ditu muga berberak¬:
naizen moduan maitatzen
ikasi behar du berak
Ander: Ulertzen dut nola Anek
izan dituen aukerak
bere gorputzean sortu
baitira gora-beherak.
Neska edo mutila den
hori badaki norberak,
neska jatorra den arren
ez dit lagunduko zerak.
Honekin txisterik ez du
sikiera Karlos Soberak,
berak ez ditu entzun nahi
egin ditudan galderak.
Begi tristetan islatuz
bere azalpen berberak
ezin dugula jarraitu
ulertu behar du berak.