Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bost istorio ezberdin [Bertsoa] / Daniel De Miguel

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Nire Gorputza, Nire Sexualitatea (2. 2013. Getxo)
Bertsolaris / Autores
De Miguel, Daniel

Descripción

Título
Bost istorio ezberdin
Dokumentuan jasotako izenburua
Bost istorio ezberdin
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hamazazpi urte ditut neska eta gaztetxoa
Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Bost istorio ezberdin [Bertsoa] / Daniel De Miguel

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 


1
Hamazazpi urte ditut
neska eta gaztetxoa
Deskubritu berria dut
sexuak duen goxoa
Gauza berriak probatu
non ote da arazoa?
Delitu al da plazerra
zarenean neskatxoa?
Nire tuentiren kontuan
agertu da erasoa
Hainbat irain eta txantxa
mezuen bidez jasoa
Zerbait ez dut konprenitzen
hara galdera lausoa:
Zergatik ni urdanga naiz
eta mutila matxoa?
2
Ezkongai neskatoa naiz
gaur da egun berezia
Familia dut begira
errituala hasia:
Ama, ahizpak, amama,
koinatak, amabitxia
Azkena hurbildu eta
jaso egin dit jantzia
Sentitu dudan zirrara
zapiaren igurtzia
Orban gorria irten da
eta denen irrintzia
Guztien begirunea
beraz dut irabazia
Hala ere triste nago,
sentitzen naiz merkantzia
3
Emakume normala naiz
agian nauzu gertuko
Sexuaren plazerrei
ez diet egiten uko
Hainbat neska eta mutil
badira horren lekuko
Baina beste batzuek ez
dute inoiz ulertuko
Txutxu-mutxuka dabilzkit
biziosoa deituko
Pikutara haiek eta
beraien kolore luto
Nork esan behar dit niri
norekin oheratuko
Munduan kolore denak
baldin baditut gustuko
4
Egunkarian aurkitu
nuen lan-eskaintza hura
Eta urrunera heldu
nintzen etxetik mundura
Baina on zirudienak
aldatu zuen itxura
Modelo-etxea zena
putetxea zen, night-kluba
Engainatuta, bahituta
nahiz eta ez dudan gura
Gauero bezeroekin
jaitsi behar infernura
Eta gauero buruan
errepikatzen da duda:
Nola goza dezakete
niretzat bada tortura?
5
Portu zaharreko jaietan
gaur da pijama-eguna
Barre, musika, parranda
eta gaueko jarduna
Halako batean sartu
ez zait ondoko laguna!
“Aizu mutil ez dut gura”
bota diot erantzuna
Baina tematu da, joder!
zelako mutil astuna
Ukitzen hasi zait orain:
“nik daukat hik behar duna”
zirt zart gainetik kendu dut:
“zein ote da zure trauma
argi esan dizut, zer da
ondo entzun ez duzuna?”
6
Bost euskal emakumeren
istorio kontatuak
Bost euskal emakumeren
arazo eta kontuak
Bat kanpotik etorria
besteak berton sortuak
Bostak ere batzen ditu
problema konpartituak
Ez dira originalak
baizik errepikatuak
Mundu guztian margotu
litezkeen erretratuak
Euskal Herria, Afrika
edo Estatu Batuak
Arazoa berdina da
aldatzen dira lekuak