Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Garoña [Bertsoa] / Ruben Sanchez

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Sanchez, Ruben

Descripción

Título
Garoña
Dokumentuan jasotako izenburua
Garoña
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
40 urte luzetan mehatxu bat nabarmena,
Melodía (txt)
Ternua
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2373
Páginas
21
Fecha de publicación / impresión
2013-06-16

Garoña [Bertsoa] / Ruben Sanchez

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-06-16 


40 urte luzetan
mehatxu bat nabarmena,
Gu eta gure ingurua
guztiz suntsi lezakeena,
ez die axola izateak
kontra jendarte gehiena,
noiz eman behar digute
Garoñakin su-etena?
Batzutan erretzen denez
suakin jolasten dena,
ez dadin pasa gurean
Fukushiman pasa zena,
“istripua” izan aurretik
segurua omen zen dena
“istripua” izan ondoren
alperrik da azalpena.

Itxita beharko luke
Garoñak dagoeneko,
sekula ireki ez balitz
litzake askoz hobeto,
espaniar estatua
dago argindarrez lepo
alde horretatik ere
Garoña ez da beharrezko.
Lanposturik galtzen bada
bailara horren kalteko
lana sor dadila baina
ez nuklearren menpeko,
eskubiderik ez dute
gu arriskuan jartzeko
ta are gutxiago soilik
bada batzuk loditzeko.

Galdera normalena da:
zergatik ez duten eten,
erantzuna da: “begira,
eskumena nortzuk duten”
morroi gorbatadun batzuk
orain sartu gero irten,
bulegotik bulegora
alderik ez da ikusten,
gobernu baten dagona
traje garestia janzten,
trajea aldatu ta gero
dago elektrika baten,
Iberdrola edo Endesan
berdin PSOE ta PPn
orain ulertzen dut ondo
zergatik ez duten ixten.