Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Maia, Jon
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi

Aste batzuek pasa
ekin eta ekin
eta bion artean
zulotxo bat egin
begira jarri eta
harritzen naiz en fin
gehio ez zulatzea
pikatxoi horrekin. (bis)

J. Maia

Ai gaur Aitor hona ze
grazioso zatozen!
Ez zazula hitz egin
zuloan hain ozen!
Ez det aurrera egiten
zugatik hain zuzen
zabalerantz ari naiz
kabitu zaitezen. (bis)

A. Sarriegi

Nik ere zulatu ohi
det lokatz bustia
biok egiten degu
ahal degun izpia.
Zugatik ikusi behar
badegu eguzkia
lehenago iritsiko
zaigu amnistia. (bis)

J. Maia

Neuk'e gogoan daukat
amnistia bera
baina ezin det egin
zuloan aurrera
begiratzen ari naiz
nun dagon irteera
baina ez du inun jartzen
"Presoak kalera". (bis)

A. Sarriegi

Nahiz inorentzat ona
ez degun kartzela
kontua ikusita
dagoen bezela
eta gure zuloa
beti berdin dela
ia pentsa liteke
gustora zaudela. (bis)

J. Maia

Gai honetaz ikusi
ditut hamaika film
Clint Eastwood-ek badu bat
ta Alcatrazekin
gauza bera egiten
ari naiz oso fin
hark zuloa egiten zun
begiradarekin. (bis)

A. Sarriegi

Hemen egin leikenik
ez nuke esango
saiatuz egin baitet
horrenbeste txango.
Filmak ikuste hori
dago oso ondo
Cadena perpetua
ez zan ba izango? (bis)

J. Maia

Hori horrela balitz
kezkatuko nintzen.
Aitor ez gaude hain gaizki
zulotik ibiltzen
gera gaitezen hemen
pixka bat bizitzen
askatasun bidean
gaudela sentitzen. (bis)