Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Alberdi
Begiratzen dut tenperatura
eguraldia, giroa
eta maite dut denboran joanak
sortzen didan bertigoa
nik ikustea zure aparra
hemen goraino igoa.
Eskerrik asko ematearren
hobetzeko motiboa.
A. Martin
Nahiz ta egunero etortzen zaren
sekula ez naiz aspertzen
olatu denak baitizkidazu
nire barruan baretzen.
Ahalegintzen naiz eskulturaren
pare-parean ni lehertzen
juxtu horregatik egiten baitut
berriz itzuli zaitezen.
U. Alberdi
Hasera baten langai nituen
harria eta zintzela.
Ondorenean lientzo txuri bat
margoak eta pintzela
baina nahiago harea hotza
ta zu gorantz zatozela
modu honetan ikasi baitut
hondarrezkoak garela.
A. Martin
Hondarra gara ta hondarretik
hondartzara dago asko
nire baitatik beti egiten dut
zure erraiera salto.
Metafora bat adierazten dut
erdi itsaso erdi malko
edertasuna desagertzen den
espejismo bat delako.
U. Alberdi
Nik ere sarri eginagatik
zure malkotatik trago
nik begirada ipini ohi dut
ostertzetikan harago
nire eskulturak deuseztatzea
baitut askozaz nahiago
edertasuna egotekotan
gure begitan baitago.
A. Martin
Ezin zenbatu zure artelan
ta eskulturen zerrenda
ezin nezake hobe dezazun
beste ezertxo gomenda.
Azken batean begiak dira
edertasun honen prenda
edertasuna hain zuzen ere
zure begitan hasten da.
U. Alberdi
Artista denok izaten dugu
sarri nahiko handiuste
gure eskutan ikusten dugu
mila eta bat bertute
baina jadanik beteak ditut
hirurogeita hamar urte
eta ni hondar bilakatzean
zurekin joan nahiko nuke.
A. Martin
Gerora beraz ez naiz egongo
igual zugandik aparte
bizitza bera da barealdi
baraualdi ta atake.
Denbora dugu geure mesede
eta batzuetan kalte.
Segi lanean orain banoa
ilargia irten arte.