Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-04-27 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-04-27 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Uranga, Jokin
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gernika eta Durango bonbardatu zituztenetik 75 urte pasatu dira. Zuek biok durangarrak izanik, zer jaso duzue zaharragoengandik edo zer esanahi izan zuen sarraski hark?

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-04-27 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza

Niri zeozer kontatzen zidan
nire aitita izan zenak
goizetik nola ikusi zituen
abioi haien krimenak
baina niretzat ipuinak ziren
kontatzen zituen denak.
Ipuin txarrenak dira itxuraz
egi bihurtzen direnak.

U. Iturriaga

Nik jaso apenas jaso nuen
gero egin zerbaiten jabe
beti bezala beranduegi
ta ez gabiltz haize alde.
Omena merezi zuten asko
aspaldi joanak daude
ta beste batzuk lasai joan dira
ordainik bape emon gabe.

I. Elortza

Beste honetaz urteak dira
hamaika edo hamabi
omena egiten gu hasi ginen
han hildako jendeari
erdi malkotan han hurbiltzen zen
orduko testigu ugari
ta kosta zitzaion parte hartzen
PNVren Udalari.

U. Iturriaga

Makinatxo bat kontu badago
gai horrekin PNVn
gure aitak berba egin ezkero
sarritan dio “Mekauen!
Durango rojigualdaz jantzita
sarritan ikusi nuen
piper pototik ikurrinara
batzuk nola pasa diren!”.

I. Elortza

Baina horri buelta ematea
da herritar denen lana
behin hil zirenak betiko hil ziren
da oroitu behar dana
baina bihar biziko direnei
egin behar zaie plana
etorkizuna ahaztu gabe
oroituta iragana.

U. Iturriaga

Iragana ta oraina soka
bakar batean jarrita
bake asmoak aspaldi daude
bonbak gainera jaurtita
herri babesa lubaki eginda
guztiok elkar eutsita
saia gaitezen soilik iragan
bihurtu dadin Gernika.