Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-09-22 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2012-09-22 Aizarnazabal Jaialdia
Gai-emailea
Etxeberria, Joseba
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zure bizitzan, Peña, lige asko eduki dituzu. Erregalo asko eman dizkizute. Kontatzerik ba al duzu edo jakiterik ba al dago?

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-09-22 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean gaztea nintzan
eta barruak zer sua!
Neska gertuan sentitu ezkero
hura zan paradisua!
Nere begiak dirdir eginez
eta luzatuz besua
erregalia nerekin daukat
bitxia eta goxua:
nola azaldu behar dizut zuri
nere lehenengo muxua? (bis)

Egia da bai izan nituen
gaztetan lige ugari
oraindik ere haiek oroituz
hemen nago adi-adi
ta oroitzeko zenbat buelta
eman behar buruari!
Behin eskutitz bat jaso nuen nik
nere maitasun opari
ta sinadurak hala zioen
"Maite zaitut Anjel Mari". (bis)

Ordun ligeak izango nitun
gaur hamar bihar dozena
izanez ere hori gaztetan
da jokabide zuzena.
Gogoratzen naiz erdi rubia
nigandik gustatzen zena
berarengandik jaso nuen nik
erregalorik onena:
nere etxean lo geratu da
eta Jokin du izena. (bis)