Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Bertsoa entzun |
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jadanik hautsak jana da
etxeko Biblia zaharra
paradisuko kontua
zuhaitza eta belarra
ta Eba Adan tentatzen
zelako neska kaxkarra!
Gizajoa tentaldian
eroriko zen baldarra.
Baina nik pentsatu nahi dut
bada aldatzeko beharra
badaukagula nahi dugun
eran joateko indarra
nahi dugunean jateko
bekatuaren sagarra. (bis)
Moral itxi bat izan da
kristau askoren zutabe
emeak kateez lotu
izan dituna goi ta behe
etxera zokoratuak
nahiz ta sarritan xuabe
behin bekatu bat eginda
plaza denetatik alde.
Garaiak aldatu dira
ta ez da izango debalde
batere errurik eta
penitentziarik gabe
norbera izan dadila
norbere ekintzen jabe. (bis)
Libre izan nahi dut sagar hau
nahi dudanean jateko
libre izan nahi dut sugea
mihi puntaz tentatzeko
libre Adanekin edo
Ebarekin ligatzeko
libre zuhaitzera igo
ta handik begiratzeko
libre lurrera jeitsi ta
hankak lurrean jartzeko
libre izan amesteko
jolasteko gozatzeko.
Ez dut gogorik inori
azalpenik emateko. (bis)