Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2012-02-24 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Maddi Ane Txoperena
Bertsoa entzun |
2012-02-24 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Maddi Ane Txoperena
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Igartzabal
Gure aitaren epela
ezin zitekeen bestela
ez ahaztu biok berari esker
bizirik gaudela.
Esango dizut horrela
nik neuk zainduko detela
bere garaian hark gu biokin
egin zun bezela. (bis)
M.A. Txoperena
Joan nahi bere ondora
ta hainbeste metafora
baina egia hain ezberdina
da beti gerora.
Lanak behera eta gora
ai falta zaigu denbora!
Guk nahi ez arren zahar etxean
hobe egongo da. (bis)
E. Igartzabal
Eztabaidarako mahaia
ez degu horren lasaia
gure etxean ta guk zaintzea
da neronen nahia.
Arreba eta anaia
ze familia alaia!
Eman ziguna bueltatzeko
orain da garaia. (bis)
M.A. Txoperena
Aita dugula tarteko
aizu zenbat errespeto
nik ere dakit gurekin egon
behar dela hobeto
baina daukat esateko
eta hau ez da ahazteko
guk ere etxean baditugula
bina haur zaintzeko. (bis)
E. Igartzabal
Ene arreba laguna
gure etxeko jarduna
izan liteke ta aitarekin
nahikoa txukuna.
Lanean pasa eguna
asti eza daukaguna
baina ezin diou hola ukatu
gure maitasuna. (bis)
M.A. Txoperena
Nahi dugu eduki bero
ez bilakatzeko ero
baina ez badugu orain eraunten *
joango da gero.
Ta hoberik ez espero
maite dugu honezkero
eta bisita eingo diogu
biok egunero. (bis)
* Eramaten.