Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Xenpelar Saria (21. 2012. Errenteria)
Actuación
2012-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Lersundi, Mikel
Bertsolaris / Autores
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Ahaztezina izan da.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2012-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xenpelarren azalduta
horrenbeste borondate
Oierrekin buruz buru
geratu ginen enpate
ta txapela berarentzat
penaz oroitu nezake
baina gaur Miribillan ze
animo ta ze aldarte!
Erakutsi dut dudala
horrenbeste kalitate
txapela neuk irabazi
ta eurek jantzi didate.
Gaurkoa ez zait ahaztuko
alzheimerra izan arte. (bis)

Ze gustora egon naizen
oholtza gainean kantari
oholtza ere sentitu dut
nire etxe nire kabi.
Horrelakoak ez daude
bizitzan ustez bi aldi
ta txapela eskeintzeko
ezin nintzen egon nagi
Unaik nahi zuen bezela
eskeinita amamari.
Pena dut nahiz ta saioan
egon den nahikoa adi
niri ez baina ahaztuko
zaiola laster berari. (bis)

Ni ez baina nire amona
dugulako zaharregia
nahiz alzheimerrik ez izan
sarri ahazten du erdia
ta beldurra hargatik dut
esan bahar badut egia
nik gaurko eguna ahazteko
nahiz ta izan komeria
berak oroituko al du
izan dela gehiegia?
Akaso oroituko du
betiko gaurko historia
sarritan selektiboa
dugulako memoria. (bis)