Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Errenteriyan uztaren labeko prozesiyuari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Descripción

Título
Errenteriyan uztaren labeko prozesiyuari
Dokumentuan jasotako izenburua
Errenteriyan uztaren labeko prozesiyuari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Relijioso eta pagano aien danen iruriyak
Fecha
1926-00-00
Bertso kopurua
1
Bertso dokumentu mota
Liburua

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]

Errenteriyan uztaren labeko prozesiyuari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Txinan, Japonen eta Afrikan e
dauzkagula senidiak,
bañan gaxuak errukarriyak
relijiyorik gabiak;
oraziyua eta limosna
diyo predikadoriak
anima oiek zeruratzeko
oiek dirala bidiak.

2
Esan digute nola milloiak
dauden bataiorik gabe,
estadu ortan iltzen badira
infernurako dirade;
bost zentimoko limosnatxu au
ez gelditu egin gabe,
emen jaio eta bizi geranak
ondo pagatuak gaude.

3
Paganu oiek beren umiak
ez omen dituzte maite,
erostunikan juaten bazaie
saltzen dituztela merke,
edo bestela kalian utzi
animaliyak jan arte;
orrengatikan Aita Santuak
bataiatzia nai luke.

4
Gezurra dala diruri bañan
izan biar du egiya,
txakurrak jaten omen dutela
aur gaxuen aragiya;
oiek erosten dabiltzan oiek
dute merito aundiya,
bañan gutxitxo izaten dute
guk emendik bialiya.

5
Prozesiyo bat Aita Santuak
nola baitigun agindu,
Errenteriko jende leialak
ejenplo ona eman du;
biyotz oneko persona asko
dira alkarrena bildu,
beren umiak ta besterenak
ondo dituzte apaindu.

6
Santu ta santa, japones, txino,
karmentar misionera,
gure begiyak malkoz bustirik
begira egondu gera;
ama askoren biyotzak zeuden
irten nayian kalera,
beren alabak baidira juanak
itxasoz beste aldera.

7
Relijioso eta pagano
aien danen iruriyak,
denbora gutxi bazuten ere
aiñ zauden ondo jarriyak;
langillia ta leiala dala
fama du Errenteriyak,
laguntzallia aiekin dala
danoi esker ugariyak.

8
Esan dirate kontentu zala
Aita misionerua,
asko gustatu omen zaiola
emengo atentziyua,
bai eta ere kalerik kale
egin dan prozesiyua;
eztakit zenbat bañan ederki
bildu omen da dirua.

9
Limosna oiek amaikagarren
Piogana dira juango,
iya milloien izen tristi au
jexten al degun berago;
beti bezela asteko sosa
gustora degu emango,
eta gañera urteen buruan
pezetatxo bat geiago.

10
Delegadua deitzen diyogun
gizon jaungoikozko ori,
Aita Santuak Erromatikan
mandatari du biali;
bere esanak zintxo egiñaz
emen dabill erriz erri,
nai dituztela paganu oiek
gure legera ekarri.

11
Gauza tristia idurítzen zaít
izatia paganua,
eskerrik asko Jaungoikuari
naizela emen jaiua;
lendabiziko sakramentua
artzen degu bataiua,
gero beste sei emen dauzkagu
irabazteko zerua.

12
Uztaren lauan izandu degu
prozesiyo eder ori,
zorion asko nere aldetik
lan egin duten danori;
iya zer poza emango zaion
amaikagarren Piori,
arretaz entzun diyogulako
bere mandariari.

Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324