Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Madalenako ermita [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Descripción

Título
Madalenako ermita
Dokumentuan jasotako izenburua
Madalenako ermita
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Noblia ta leiala da Errenteriya
Fecha
1940-00-00
Melodía (txt)
Elixabete Perezen liburuan, bertsoa entzuteko moduan, 27. orrialdean: http://ttiki.com/52255
Bertso dokumentu mota
Liburua

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]

Madalenako ermita [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Bertso berri batzuek
nai nituke jarri,
Errenteriko seme-
alaba denari:
ermita bat daukagu
danon lotsagarri,
ia ipintzen degun
txukun edo garbi.

2
Geienak zor diogun
ermita da ori,
guri mesede asko
egiña da ori;
gerrateko denborak
pasatu ditut bi,
gure refujiyua
izandu zan ori.

3
Kontzejutik asita
parrokira arte,
tunel bat egin zuten
liberalak fuerte;
orduan oiek ziran
juez ta alkate,
etziran deskansatu
eliza itxi arte.

4
Itxi zituztenian
kontzeju ta eliza,
plazan utzi giñuzten
erejien gisa;
gu onla ikusita
jauntxu oien poza,
bañan ermitatxuan
asi zuten meza.

5
Urtero egiten du
parrokira buelta,
bere alaja ederrak
barrakan utzita;
nola dibertitua
izandu zan santa,
bidera juaten zaio
orain makil-dantza.

6
Iru egun pasata
buelta barrakara,
gogoratziak berak
ematen du ikara;
santa bat an jartzia
pekatu ezpada,
neretzako beñepin
falta aundia da.

7
Gero bueltatzen gera
santa an utzita,
gaizkille baten gisa
atiak itxita;
urte guztian ez du
beste bisitika:
mutil koxkor batzuek
tellatura arrika.

8
Askotan pasatzen naiz
bere aurretika,
eta iruritzen zait
dagoela deika:
"Noiz aterako naute
barraka ontatika?"
Asarretua dago,
badu zergatika.

9
Onenbeste mesede
egindako ermita,
orain ikusten degu
erdi erorita;
etzaude tratatua
orla merezita,
zabar bizitu gera
erabat utzita.

10
Ermita ori dago
abandonatua,
ittozura aundiakin
olak usteldua;
purrukatua berriz
oso tellatua,
kanpuan ta barrena
igual erasua.

11
Begira egondu naiz
ateraño juanta,
negarrez zeguela
uste nuen santa;
neronek ere asko
ezpanuen falta,
ikusirik ermita
tristiaren planta.

12
Noblia ta leiala
da Errenteriya,
ezer egin nai badu
badauka premiya;
abundoso ipintzen
badigu ogiya,
urrengo urterako
ermita berriya.

Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324