Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Neskazarrak [Bertsoa] / Enrike Elizetxea

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Ibaizabal Saria (1. 1902)
Bertsolaris / Autores
Elizetxea, Enrike
Tema propuesto
Neska zaharrak

Descripción

Título
Neskazarrak
Dokumentuan jasotako izenburua
Neskazarrak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Enpleatzen ez bada gazte dala neska
Fecha
1902-04-13
Bertso kopurua
18
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Ibaizabal [Aldizkaria]
Fecha de publicación / impresión
1902-04-13

Neskazarrak [Bertsoa] / Enrike Elizetxea

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ibaizabal [Aldizkaria] Argitalpen data:  1902-04-13 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Empleatzen ez bada
gazte dala neska
pasa bearko ditu
makiña bat kezka
burutik zoraturik
senar-gairik ez ta
¡orra azkenerako
neskazarren festa!

1
Arpegui zimur, begui zorrotzak
besterenak ortz ta aguiñak,
ezurrak gogor eta gañera
ankak ez daude ariñak,
ille churia, naiz beltzatutzen
eguin naiko aleguiñak,
askok dituzten muño ederrak
dirade bestek eguiñak.

2
Gaztetasuna pasatzen dute
zartzaroko esperantzan,
guero oiekin zer guertatzen dan
orra emen garbi esan,
senargairikan ez dala etsita
beti dabiltza elizan
gura Jainkoak triste oientzat
zerbait kupida izan dezan.

3
Penarik aski izaten dute
denbora joan ondorean,
baiña aleguiña eguiten dute
desenkusatu naiean,
galdetu ezkero zergatik dauden
orren bizia tristean,
diote "eskondu nai baguenuke
ez gaude baten faltean".

4
Bat bakarrikan ez det bereizten
berdiñak dirade denak,
nai duten ura ez eguitean
biurtzen dira zitalak,
ondo bizitzen ez diote usten
beren ernegazio charrak,
orlakuakin ezkondu ezkero
¡zer inpernua senarrak!

5
Ez dira erraz esagututzen
izketan ai diranean
lengo kontuak aundiak dira
beti oien mingañean,
jostaketa bat ezin sufritu
ain daude umore charrean
norbaitek ezer esaten badu
or dijoaz marmarrean.

6
Orien jabe egutein dana
dago chit errukigarri
bear dan pake ordez echean
guerra izagno da sarri,
bere erara beti utsi behar
pakea nai badu jarri
bestela arrazoi charrak oso maiz
entzungo ditu ugari.

7
Itz legunakin ta par-irrian
kanpoan dira ibiltzen,
oien barrenak nolatan dauden
ez da erraz esagutzen,
azpertu eta diradenean
echera allegatutzen
arrazoi gabe okasiua
nolanai dute sortutzen.

8
Beti elizan eta errietan
da beren ofiziua,
orientzako eguiñak dira
meza ta prozeziua,
bederatziurren, errosario,
sermoi ta konfesiua,
ta elizatik atera orduko
ere murmuraziua.

9
Nekach mutillak kale iskiñan
izketan ari badira
murmuratuaz denbora dute
pasatzen ara beguira
esanik onla "ajolgabeak
lotsatzen ere ez dira
orrelakoak joango dira
inpernuaren erdira".

10
"Mutillen batek kalean neri
itza eguingo balira
kopeta illundu eta alde eguingo
nuke beste alderdira";
bañan alperrik orlako amesak
egutien aritzen dira,
oiek kalean ikusi eta
¿nork beguiratu arpeguira?

11
Senargai asko zituzten denak
gazte denboran aukeran,
bañan etzuten sartu nai izan
Markos santuan balleran
naiago zuten bizi ezkongai
gurasoen bazterrean....
ez det sinisten ¿iñork otedu
izan bat bizi guztian?.

12
Moja joateko gogorikan ez
ta iñor ez ezkontzeko,
bein izan zuen gazte bat bañan
etzan diña beretzako,
ondo bizi nai ez dago ori
emen penak sufritzeko,
ta sufrimentu oien bitartez
zerua irabazteko.

13
Ezkontzen bada pobre batekin
asko bear du ikusi,
baña ez du nai mundu onetan
ibilli al badu itsusi,
bere denboran ikusi eta
asko du orrek ikasi,
neskazar oiek izaten dute
gordia franko malizi.

14
Astean iru edo lau aldiz
gueinak dira konfesatzen
nere artean amaika bider
egoten naiz ni pensatzen,
zer esatera apaizagana
orren maiz diraden joaten
ta bereala zait gogoratzen
¡mingaña dute dantzatzen!

15
Elizatikan atera eta
batutzen dira elkarrekin
oriengana joan liteke
zerbait nai duena jakin
zeru ta lurrak nasten dituzte
beren mingaiñ luzearekin,
biamonean konfesatzeko
lana franko dute eguin.

16
Gaizki ematen dute munduan
oik bezelako loreak
¿uste dezute gazte ta edertu-
ko zaituztela aireak?
monja ezin bialdurikan
dabiltz neskacha gazteak,
askoz obea litzateke berak
baleude anchen gordeak.

17
Neskazarretan badirade bai
ondo bizi diradenak,
baña oso gaizki oraiñ artean
bizitzen dira gueienak,
jende guztia ikaratzen du
neskazarraren izenak,
¡erne mutillak! ez bada ezkondu
naiz izan zerbait dutenak.

18
Neskazarraren asken bizia
da oso penagarria
atetik ate askok eskean
pasatzen dute erria
iñork ez ditu ikusi nai ta
¡gaiso oien misseria!...
¡neskach gasteak, San Antoniori
jaso lenbailen beguia!