Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Tota pulchra... [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Descripción

Título
Tota pulchra...
Dokumentuan jasotako izenburua
Tota pulchra...
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zer animoso gaur arkitzen dan gu jaio guiñan erria
Firma
Joshepa Anthonik
Fecha
1902-05-25
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Ibaizabal [Aldizkaria]
Volumen / Año
1
Número
21
Páginas
1
Fecha de publicación / impresión
1902-05-25

Tota pulchra... [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ibaizabal [Aldizkaria] Argitalpen data:  1902-05-25 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Zer animoso gaur arkitzen dan
gu jaio guiñan erria,
denak obeto entenditzeko,
esan nai da Errenteria.
Lore ederrez inguraturik
dosel batean Maria,
guztiak bada merezi ditu
dalako oso garbia.

(Tota pulchra es Maria)

2
Ordu luzeak pasiagatik
gure gorputzak nekatzen,
gogo aundian asitzen guera
zure alabantzak kantatzen,
gure biotzak pozez beterik
gaituela animatzen,
esaten digu ez da mancharik
Mariarengan arkitzen.

(Et macula originalis non est en te:)

3
Beraren onran alchia dago,
gure parroki aundia,
eta lorerik eskeñi gabe
gaizki zegoen Maria.
Zeruetatik biali digu,
lurrera mandataria,
esan omendu onratutzeko,
Jerusalengo gloria.

(Tu gloria Jerusalem)

4
¿Zer eguin bera guenduen bada
zu ez baziñan, Maria,
Eva-k ekarri zizkigunean
onenbeste miseria?
Aguertu ziñan gure esperantza
eta pakezko uztarguia,
ondo eguia zu zeradela,
Israel-go alegria.

(Tu laetitia Israel)

5
Jaungoikoaren urrena iñor
zu bañan gueiago nor da?
Iñor ere ez....au esateko
erri guztia gaur or da,
beragatikan izan zaiteaz
ardi gaiso aben borda
eta guztiak deitzen dizugu
gure erriaren onra.

(Tu honorificentia populi nostri)

6
Zerade abogada, pekatariena,
¡O Maria! Zu zera
Zeruan gueiena
bitarteko aundia
Jesu-Kristorena
gu or izan gaitezen
kentzaizu baimena

(Tu advocata pecatorum
¡Oh Maria!
Virgo prudentisima
Mater Clementisima ora pro nobis
Intercede pro nobis ad Dominum
Jesum Christum)


Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324