Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Guerra Europeari jarriyak [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Descripción

Título
Guerra Europeari jarriyak
Dokumentuan jasotako izenburua
Guerra Europea-ri jarriyak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ager zaitez zeruko uztargi ederra
Fecha
1917-00-00
Melodía (txt)
Zavalaren liburuan aurkitzen da doinuaren partitura, 574 orrialdean: http://ttiki.com/52324 ; eta Elixabete Perezen liburuan, bertsoa entzuteko moduan, 43. orrialdean: http://ttiki.com/52255
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]

Guerra Europeari jarriyak [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Ager zaitez, zeruko
uztargi ederra,
pakia ematera;
akabatu gerra.

1
Orra masoikeri ta
pekatuak orra,
orra gure gañian
Jaunaren zigorra;
pakia eskatzen degu,
Ama ta Señora,
gure relijiyua
igo dedin gora.

2
Zaragozara ziñan
etorri, Maria,
armatzat artzen degu
zure Pillaria;
zu gañetik zerala
daukagu fedia,
ez dezaigutela autsi
neutralidadia.

3
Aditu zazu, Ama,
gure erregua,
eta baja zaiozu
launari besua;
erakutsi zaiozu
Europa gaxua,
deika dagokizula
txit lastimosua.

4
Esperantza daukagu
zuri aditzeko,
izar eder bat zera
danok giyatzeko;
ez da gure asmua
oiek itzaltzeko,(1)
bai Aita Santuari
obeditutzeko.

5
Ezta besterik falta,
Jesus, zure naia,
geldituko dirade
kañoi ta metralla;
emaiozu Amari
Dabiden aballa,
akabatu dezala
munduko batalla.

6
Gerr' au asi zanian,
ez genduen uste
luzatuko zuela
gauzak onenbeste;
ez ogei ta bi egun,
juan dira iro urte;
Jesus eta Maria,
urrikal zaitezte.


(1) Frantzes batek erronka egiña omen zuan, Frantziak zeruko izarrak ere itzaliko zituala. [Zavalak egindako oharra]

Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324