Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Alemaniari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Descripción

Dokumentuan jasotako izenburua
Alemaniari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Alemaniako gizonak abill oraindik danak ez baitira ill
Fecha
1917-00-00
Melodía (txt)
Zavalaren liburuan aurkitzen da doinuaren partitura, 575 orrialdean: http://ttiki.com/52324 ; eta Elixabete Perezen liburuan, bertsoa entzuteko moduan, 44. orrialdean: http://ttiki.com/52255
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]

Alemaniari [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Alemaniko gizonak abill,
oraindik danak ez baitira ill;
bonbero onak baditu berdin;
su artzen badu itzaliko du
oraindik Berlin.

2
Adelantuak oñbesteraño,
aleman oiek ara noraño;
zepelin eta aereoplano
txoriyen gisan ortxen dabiltza
juanik goraño.

3
Aleman oiek ara zer dian:
prestatzen dira danon aurrian,
iñor ez dabil oien lurrian;
dudarik gabe, ez dago lanik
Berlin aldian.

4
Enemigua eskui ta ezker,
danon erdiyan or dabill Kaiser;
ikusiko da gauza ori laister:
zein gelditzen den bat nagusi ta
bestia maizter.

5
Maizter gelditzen bada alemana,
esan lezake: "Auxen da lana!"
Zazpi edo zortzi nagusigana
ezkeñitzera juan liteke
bapore bana.

6
Eta gertatzen bada bestia
nagusi edo irabaztia,
eskatuko du bere kostia;
zer milagrua zazpien arte
bat pagatzia!

7
Gerra batian oinbeste kalte,
aurreko zarrak ezetz diyote;
sentimentuan artzen det parte,
pakia nere partetikan
deseo nuke.

8
Zazpi naziyo alemanari
gutxienian kontra dira ari;
zer da izutzen ez dan kasta ori?
Sumarinuak erakutsiak
dauzka igari.

Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324