Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Rikardo Arakiña [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)

Descripción

Título
Rikardo Arakiña
Dokumentuan jasotako izenburua
Rikardo Arakiña
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Apenas zure tabIan oña nuen jartzen
Melodía (txt)
Elixabete Perezen liburuan, bertsoa entzuteko moduan, 38. orrialdean: http://ttiki.com/52255
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]

Rikardo Arakiña [Bertsoa] / Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Xenpelar eta bere ingurua [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Apenas zure tablan
oña nuen jartzen,
"Martxielek zer dio?"
zenian galdetzen;
orain bazkaritera
zaitu konbidatzen,
asarretuko zaizu
ez bazera juaten.

2
Martxielen etxera
atoz bazkaltzera,
auzuan antxen bertan
gu ere bizi gera;
maietik pollikitxo
altxatzen bazera,
lagunduko dizugu
jeixten maldan bera.

3
Sentitzen bazerade
zu bazkal-onduan
etzaudela bakarrik
jeixteko moduan,
aire sanua artzen
jar zaitez leiuan;
aixa jetxiko zera
gure anparuan.

4
Leiuan ikustian
pensatuko degu:
Rikardok malda jeixten
laguntzia nai du;
bost aizpa ta bi anai,
auzuan gaude gu,
ez bildurtu, Rikardo,
naiz Altzan illundu.

5
Bazkariya ori ez da
aixa uztekua,
estimatu zaiozu
bera dalakua;
uste det an izango
dala parrokua,
Martxiel ain da gizon
biotz onekua.

6
Rikardo, zer poliki
nazu toriatu!
Bañan ni ere noizbait
nitzan konturatu;
ez dezu ezer galdu,
zerbait aurreratu:
bazkariya biñipin
dezu seguratu.

Iturria: Zavala, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Oiartzun: Sendoa, 1993. http://ttiki.com/52324