Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Herriko Biltzarreen gainean [Bertsoa] / Jean Martin Hiribarren
Herriko Biltzarreen gainean [Bertsoa] / Jean Martin Hiribarren
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Kantatzera noha bertsu hotan
Nolako sujetak kontseiluian,
Ditugun herrian ezarriak,
Haukien promesak eta obrak.
Kantu lehena
Kargudunen izendazionia
II
Egun batez, Merak deithurikan
Adi zak, Piarres, zautan erran,
Izendatu behar tuk herritik
Hamar kontseilari onetarik.
III
Onetarik hamar toki huntan!
Gauza hain arraro den denboran!
Menturaz ez da bat miletarik
Kargu hortakotz onsko denik.
IV
Hautuia hik utzak en ?eskura
Bota zak biletto hau kofrera,
Hamarren izenak hemen dituk
Herrian hoberik bater ?ez duk.
V
Horiek ditiguk ixilenak
Bai eta gizonik humilenak,
Jakin gabe zer den arrazoina
Eginen dutenak nik errana.
VI
Gaiten jira beraz meriara
Lasterka beldurrez gal tenora,
Manatu bileten emaiteko,
Zer pasaturen den ikhusteko.
VII
Kofre gakhatu bat bada salhan
Meriako jaunen gomendiuan,
Han dira izenez markatuiak
Karguduntzat behar ditugunak.
VIII
Oro beha gaude xutiturik,
Begiak ahalaz zabaldurik,
Zer behar othe den handik jali.
Atheratzen dira hamar uli.
IX
Mera dantzan hasten da plazerez,
Gu gaude betherik konfusionez,
Fidaturik gure malurretan
Meraren kontseilu tronpurretan.
Kanta bigarrena
Kargudun berrien lehen banketa
X
Kargudun berriek lehen lana
Banket bat ein dute, jan bat ona,
Pentsaturik, moda den bezala
Hortik behar dela hasi saila.
XI
Platak dituztenian deskargatu,
Hamasei botoila denak hustu,
Basuak jo, fierki, trinkreko,
Menbro bat mintzo da bertzendako.
XII
Ha! zer abantaila herrikotzat,
Jaun mera, baitzitu gidaritzat,
Zure gobernuiak behar ditu
Afera makhurrak arranjatu.
XIII
Bai, hala da, dio gure Merak,
Ikhusiz hemengo planta zarrak,
Kargu hau hartu dut karitatez,
Ez anbizionez, ez banitatez.
XIV
Oi! zenbat desordre lekhu huntan
Pairatu izan den orai artian!
Gogora lakiket berehala
Egun batez hemen kondahala.
XV
Herriak faltaitu jende bidiak,
Penatuz dabiltza habitantak,
Ahunzka iganez patarretan,
Belhaunak trenpatuz ibaietan.
XVI
Eliza, meria, johan dira
Usteldurik biak erortzera,
Herriko arbolak, lur komunak,
Meren adiskidek eramanak.
XVII
Zenbat diru gaizki gastatuiak!
Zenbat khondu makhur ezarriak!
Eta pleinta bat xoil eiten bazen
Bazakiten merek mendekatzen.
XVIII
Hemendik aitzina bertze moldez
Juanen dira gauzak ene ordrez,
Kontent ezarriko ditut oro
Meriako xarpa nik dudano.
XIX
Herrian gu gira kapablerik
Tiratzeko bide xuxenetik,
Aferen timoia errekara,
Utz lioke bertzeko erortzera.
XX
Desiratu behar dugu beraz
Kargu huntan bizi giten luzaz.
Orai dugun edan orok puntxa,
Horra ni Meraren ordenantxa.
XXI
Berriz trinkaturik ingurian,
Diote guziek errepikan:
“Biba Mera! biba! ehun urthez!
Eta kontseiluia berrehunez!!!
Kantu hirugarrena
Gure pleintak
XXII
Faltsuiak ziren, arras faltsuiak
Gure meraren promes guziak.
Sekulan ez dut sinhetsiko nik
Mera berrien erranetarik,
XXIII
Bi mila gauza hitzeman dauzku,
Solament bat ez du konplitu.
Sekulan...
XXIV
Herriko etxeak daude nigarrez,
Beren zilhuentzat pedaxu galdez.
Sekulan...
XXV
Urak pasatzen ditugu jauziz,
Igelen gisa zangarrak bustiz.
Sekulan...
XXVI
Patar hertsiak erorikoka,
Lehen bezala lurrari potka.
Sekulan...
XXVII
Hirrisku xarra dute komunek,
Hirrisku xarra herriko sosek.
Sekulan...
XXVIII
Ez da hoberik, ez, aferetan,
Oro doazi ohiko trazan.
Sekulan...
XXIX
Gaztek zaharrak iduri dute,
Gaztek paper berak dituzte.
Sekulan...
XXX
Herriak beraz sanjatuz mera,
Sasitik ein du jauzi berrora.
Sekulan...
XXXI
Ez da gezurrik nik erranetan,
Ez egiarik meren hitzetan.
Sekulan ez dut sinhetsiko nik
Mera faltsuien gezurrik.
XXXII
Gutitan ontzen dute herria
Meraren obrek, horra egia;
Guziz direnean kontseilariak
Gizon enulak, gizon uliak.
Kantu laugarrena
Mera baten nahigabiak
XXXIII
Gure herriko jaun Mera
Nagusituia sobera,
Nahi zuten aitzetsirik
Kendu bere fautiletik.
XXXIV
Agertu zituzten denak
Jaun horren egitatiak.
Ordutik zagon ikharan
Zelakotz lanjer handitan.
XXXV
Kapa berri bat jauntzirik,
Present onak igorririk,
Ibili da handietan,
Nahiz egon bere plazan.
XXXVI
Hortaz ez giten estona,
Ez da gogotik gizona,
Jausten tronutik lurrera,
Edo zalditik astora.
XXXVII
Ardietsi du grazia
Kontinatzeko karguia
Horra beraz bitorios,
Bere emaitzen medioz.
XXXVIII
Ala baita baliosa,
Gizon puxanten laguntza!
Bainan oinak nagi tuzte,
Urindatzen ez bazaizte.
XXXIX
Partidak bentzuturikan,
Mera trionfan zabilan,
Iduritzen zaion hola
Hil izanik phiztu zela.
XL
Plazerak maiz ondotikan
Badu pena mundu huntan.
Helas! zorthe triste hori
Gerthatu zaio jaun horri.
XLI
Ein izan du zorigaitzez
Lerrako bat egun batez,
Ezin pasatuz saltoka
Xokho batian den atheka.
XLII
Zertako gan trebesetik,
Jaliz bide xuxenetik?
Ardura da malurusa
Makhurretik ein urratsa.
XLIII
Hor urratu zaio kapa,
Zikhindu gerriko xarpa,
Hor jo du lurra kopetaz,
Orai dago heiagoraz.
XLIV
Mera doloratu hori
Ez du nehork urrikari,
Ez da baratzen irritik
Gure herria geroztik.
XLV
Oxala etsenplu horrek,
Edo kantu triste hunek,
Ikhara balitza merak,
Makhur dabiltzan guziak!
Jaun jujeari
XLVI
Horra, jauna, ene bertsuak
Lehenik aizkoraz lanthuak,
Ondotik legunduak limez,
Estaliak bernuza finez.
XLVII
Halere daudez ikharan
Zure begien aitzinian,
Zeren diren oro deithuiak
Bainan gutiak hautatuiak.
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/