Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Habana [Bertsoa] / Imanol Lizarazu "Habana"
Habana [Bertsoa] / Imanol Lizarazu "Habana"
Nombre de la estrofa:
Seikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Ordenadore dokumentua
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kantari nator, Basarri,
Kezka giroan ez jarri (bis)
Zubigile, mugarri,
txapeldun, izugarri...
Lau txinpartetan esanak
Hara Sortu zaizkidanak
Zulo da “Granaerreka”
ez zelai ta ez ordeka (bis)
Ospelean gordeta
bizi egin nahi eta
landare baten modura
atera nintzen mundura
Errekaren emaria
familia ugaria (bis)
Behe hartan miseria
besterik etzen ia
han etzen geratzen, joño
gora egitea baño
Behin Zarautz etorrita
“Azken Portu”, lehen zita! (bis)
Xenpelar ta Txirrita
kantuz dabil txirrika.
Entzundako soka zaharrak
eten zizkigun amarrak
“Azken Portuk”ko ixkinak
jasotako ziprixtinak (bis)
Morroiak, ikazkinak...
len etzenekixkinak
Jakin minaren iturri
entzun eta irakurri!
Burua ta eztarriya
Kantuari ekarriya (bis)
Haiekin ikasiya
Zepai, Frantses Txikiya...
Danok berotu gaitun su
haundia izan zinen zu...
Zure lehenbiziko plaza
Zestoako enparantza (bis)
Arrakasta, demasa
harrapatu ta pasa
zeneukan dohai zerrendatzen
Ze xestotan kabitzen da...
Bertsoa eta euskararen
Kupelatik plazara (bis)
Ezer biziko bada
Esker biziko gara
Mutil itsutik harago
Itsu-mutil geroago!
Kazetaria izana
eman dezu zer esana! (bis)
geroa, iragana
herria, zubi-lana
Basarritar kaletarra
kaletar Basarritarra
Gure izanaren funtsa
ez da egoskorkeri hutsa
Heldu, tira ta bultza
hartu dezu gorputza.
Bide berrien uztarri
Eskerrik asko BASARRI