Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Nombre de la estrofa:
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nahiz Erribera Erribera den
nori ez zaio axola?
Nahiz tartean den Nafar Gobernu
ta Gobernu Espainola (bis)
nik sinisten det bizi-bizirik
dala euskaldun odola
ta harriz harri eraiki degu
juan ta galdetu nola.
Ez det ahaztuko inola
zenbat umeren arkupe den gaur
Tuterako ikastola. (bis)
Nahiz gobernuak gurekin ez dun
sekula izan gupida
auzolanean hasi ginan ta
heldu gera urrutira. (bis)
Euskaldun kasta gogorra gera
inor ez dadila fida
joan bertara eta ikusi
esatea komeni da
entzun ta jarri begira
bat’e ez zela uste zuten ta
geroz ta gehiago dira. (bis)
Nahiago nuke Gobernuko bat
sartuko balitz klasera
Erriberako ume euskaldunei
parez pare so egitera. (bis)
Urte osoko lana da noski
eta hortan ari gera.
Joaten gera Kilometroak
eta Herri Urratsera
pixkana goaz aurrera.
Aitzakirik ez igande hontan
danok Nafarroa Oinezera. (bis)