Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete, eta gaztetan hasi zen zuen arteko harremana. 7 urte kartzelan egin ostean, orain hilabete gutxi askatu zuten Agin. Aitor, gaur esan dizu zuen artekoa bukatu dela.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Bi txoritxoren gisara
maitasuna halakoa da
hasi ginenok pasa ditugu
makina bat traba.
Gaur bukatu dela hara
esanez zatoz bertara
barruan egon zaren garaitik
zer aldatu da ba? (bis)

A. Laburu:
Bihotza bi puska hautsi
deseberdin biyar ta etzi
ze aldatu dan galdetzen dezu
erantzuna eutsi:
espetxeak ez dit gutxi
urteotan erakutsi
sentimenduak ezin dirala
giltzapean utzi. (bis)

A. Sarriegi:
Eduki zaitut aparte
zure zerraila ta ate
ta horrek bioi sortu dizkigu
makina bat kalte.
Espetxean zazpi urte
ni joan ta etorri jo ta ke
ta hortaz ez al zera ohartu
irten zeran arte? (bis)

A. Laburu:
Zazpi urte eta piku
errepide ta istripu
gure harremanak hamaika muga
gaindituak ditu.
Zer pasa zaidan begitu
ahal badezu entenditu:
sentitu igual egingo nuen
ez naiz atrebitu (bis)

A. Sarriegi:
Horrek nola eman didan su
ene zenbat enbarazu!
Nik txintxo-txintxo egin baitizut
giltzapean kasu.
Bizitzen ikastera zu
zoaz eta badakizu
maitatzen ere ikas daiteke
hala nahi badezu. (bis)

A. Laburu:
Zazpi urte aparteko
gaur ez gaude aldarteko
baino ez uste ez zaitudanik
gehiago maiteko.
Nahiz ta mindu zeran seko
erabaki hau tarteko
gezur batean bizi ezkero
ez gaude hobeto. (bis)