Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Nombre de la estrofa:
Hamabikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jada bi ordu ta piko
baina hemen noa tinko
jada bi ordu ta piko
barkutik salto eginda
igeri noa polito.
Lurrean ere ez nintzen
inoiz egon belauniko
“Besoei gogor eragin”
pentsatu dut neurekiko
“Bi aukera daude txikito:
edo itsasertzera heldu
ta bestela bertan ito”. (bis)
Nekean ta bildurrean
nabil mutur-muturrean
nekean ta bildurrean
faroak olatuetan
nola belarra larrean
jadanik sentitzen ditut
ia neure bizkarrean
baina nik hor segitzen dut
aurrera egin beharrean
amorruan, haserrean
guardia zibilak atzean
etorkizuna aurrean. (bis)
Marokotik alde eginik
nik egin dut ahaleginik
Marokotik alde eginik
bizitza beti baitago
hari batetik zintzilik
inoiz ere ez dut jakin
noiz jauziko naizen hilik.
Nik aurrera jarraitzen dut
nere besoei ekinik
ta oraintxetik jakinik
lurrean ere ezingo dut
inoiz gelditu geldirik. (bis)