Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Adineko bikotea zarete. Zahar-etxera bizitzera joatea erabaki zenuten. Lehen gaua han pasatu, eta gosaltzen ari zarete.

Descripción

Melodia
Konfesatuta hau esateko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Gu adineko bikote gisan
ia larogeiren mugan
hainbat objektu txiki edukiz
eguneroko ohituran
hainbat gauzatxo hainbat momentu
ta hainbeste kinu gugan
orain esnatu bila hasita
non nagoenaren dudan
ia ez dakizu gauza hoiek faltan
nola botatzen ditudan!

U. Agirre:
Hiruroita hamar urtekoa ni
ta larogeikoa bera
bizi erreza izan degunik
ez nijua esatera.
Urte askotan bizitutako
gure etxetik atera
pauso geldian etorri gera
gu zaharren etxe batera
nahiz gauza asko ditugun faltan
pixkana ohituko gera.

A. Mendiluze:
Beraz urtetan aurrera goaz
ta indarretan atzera
zerbait beharko genuen noski
ta erabakia hauxe da:
geurea utzi eta etorri
gera biok zahar etxera
baina zalantzak eta beldurrak
biltzen zaizkidan antzera
ez dakit inoiz helduko naizen
honi etxea deitzera.

U. Agirre:
Urte ugarin bizittu gera
badet zenbait eskarmentu
gu bezelako ugari degu
gosari orduan gertu.
Bildurrez zaude Aitor maitea
ta oraintxe zera lehertu
gainontzekoak ikusten ditut
gustora eta kontentu
gure berdina pasako zuten
ta edozeini galdetu.

A. Mendiluze:
Arrazoi dezu hemen ez gaude
lekurik okerrenean
nahiz eta kezka eta zalantzak
bildu nire barrenean
zertan kezkatu bakardadeaz
jendea biltzen denean?
Etxea eta lehengoa falta
bota ditut aurrenean
gertuxeago izango ditut
semea datorrenean.

U. Agirre:
Nahiz adinean aurrera eginda
egin degun umiltzera
honek joera badu joateko
goitik behera amiltzera.
Seme-alabak etorri baietz
sarri gurekin biltzera.
Hainbeste negar ez deigun egin
eta guazen isiltzera
gu bizitzera etorri gera
ez gera etorri hiltzera.