Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Etorkin kopurua
beheraka doa.
B.Gaztelumendi:
Egia esan ez da
gauza arraroa
herri hau gaur ez baita
horren oparoa
goraldia daukagu
urrun igaroa.
Puntua:
Jende asko poztu da
berri hau tarteko
B.Gaztelumendi:
eta iruditzen zait
guretzat kalteko
etorkina ez baita
inoiz aparteko.
Gure artean konpondu
gaitezen hobeto.
Puntua:
Etxerako bidea
hartzen dutenean
B.Gaztelumendi:
poza hartuko dute
igual gehienean
baina geronek ere
ahal degun denean
onartu behar ditugu
gure barrenean.