Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze:
Heziketa da lehena
ta emateko kemena
ahalegina ta konpromisoa
da gurasoena.
Baina jakinda hauena
gaur egun gertatzen dena
biluztea ez argazkia da
kezkatzen nauena. (bis)
A. Arzallus:
Argazki baten flash hutsa
zorrotza da ez amutsa
ai baina Aitor bi gorputz hoiei
emaiezu funtsa:
bi bular koxkor goruntza
hanka tarteetan huntza...
Zer dauka txarra deskubritzeak
besteen gorputza? (bis)
A. Mendiluze:
Bi bular koxkorrak hara!
Bien artean konpara
eta diozu “Deskubritzea
hain txarra al da ba?”.
Ez baina iristen bada
sare sozialetara
denek ez dute izango agian
zure begirada. (bis)
A. Arzallus:
Zabiltz neurritik irtena
egin ezazu etena
ez baita Aitor hainbestekoa
seme-alabena.
Egin gabeko hobena
ez ezazula kondena
ez zazu zuk zeuk imajinatu
egin ez dutena. (bis)
A. Mendiluze:
Zer pasa litekeen egun
nahiz ta kontatu diegun
agian errez delako edo
kontzientziz bigun
zergatik epaitzen jardun?
Nola aukera daukagun
eser gaitezen eurekin eta
hitz egin dezagun. (bis)
A. Arzallus:
Ta gorputza goitik behera
bi begien arabera
azter dezagun ta gero egin
hurrengo galdera:
zer sartu Internetera
edo eta zer atera?
Geronek ere ikas dezagun
eurekin batera. (bis)