Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Nik gomendio eta
hara zuk epaitu
Unai zure gaitz horrek
erro bat bai baitu.
Badakit ez duzula
sendatzen amaitu
baina hemen ezin dut
artatzen jarraitu
orain kaleak berak
osatuko zaitu.
U. Iturriaga:
Hain azkar joango zenik
ez neukan usterik
ia ez didazu eman
sendatzeko astirik.
Ni ez naute konpontzen
laguna pasti bik
eta ez dut egon nahi
munduak bustirik
hor kanpoan ez dago
eroa besterik.
A. Arzallus:
Ai ene Unai maite
ta hemen zer dago ba?
Luzatzen baldin bada
hemengo denbora
zu gehiegi lotuko
zara hemengora
hemengo eskutara
hemengo berora
ta orduan sendatzen
zailago izango da.
U. Iturriaga:
Sendatzen zaila dela
neuk ere badakit
baina sartu ezkero
hemengo atetik
eduki dut berotik
eta babesetik
“Unai” esaten duzu
batetik bestetik
ta kanpoan “Eroa,
ken zaite paretik!”.
A. Arzallus:
Esplikatuko dizut
astiro-astiro:
ja mamuek ez dute
egin behar tiro.
Gainera orain kanpoan
dago goxo giro.
Zoaz ahaztu beldur
ta zure bertigo
ta erortzen bazara
etorri berriro.
U. Iturriaga:
Uste nun zenidala
hainbeste maitasun
hemen pasa ta gero
mila estuasun.
Zeu arriskatu zara
zer egin didazun
lepotik heldu dizut
hatzak ditut asun.
Hau egin behar al nuen
maitatu nazazun?